martes, 29 de octubre de 2013

3.Proiektua Logela

3.Proiektua
Logela 
1.Hasteko, gelako elementu guztien neurketa egin nuen, eta berehala, eskalanjarri nituen. Ondoren, espazioaren distribuzioan lan egin nuen; eta gehien gustatu zitzaidana, hau izan zen:  









2.Segituan hormen sorrerara abiatu nintzen; leihoa eta atea kokatuz:


3.Hirugarren pausua, mahaia egitea izan da; pieza batez egin nahi izan dut lanerako espazioa, beraz liburuak usateko apalategiak, mahaia eta erlaxatzeko eserlekua pieza batez osatuta dago.




4.Orain denbora gehien eraman nauen partea, armairua. Logelan jartzerakoan ikusi dudanez leku gutxi usten zuela pasatzeko, mugitu behar izan dut; ohae eta guzti.









Horrez gain, ohetik datozen railetatik, metalezko kajoien estruktura egin dut paretari pegatuta.


 5.Amaitzeko, komuna eta alboko horma erantsi dizkiot, hasierako maketari bukaera emateko.



    Irakurketa liburua

    martes, 22 de octubre de 2013

    Nire logela

    Niretzako, logela, sekretuak zeuretzako gorde al dituen altxorra da; hazten ikusi zaituena eta ,aldi berean, zurekin aldatu izan dena. Zure leku sakratua, non nahi duzuna egin dezakezu; beste lege guztietatik aske dagoen lekua.
    Eguerditik aurrera ez du argi askorik ekialdera begira baidago. Hori bai, pentsatzeko eta, oso aproposa da; ohean etzan, kobazulo baten egongo bazina bezala sentituz.


    Hala ere, asteburuetako eta udako goizetan, hamarrak baino beranduago esnatzen zarenean eta eguzkia atera bada, leihoaren karratuen itzala ikus dezakezu kajoietan proiektatuta; eta altzatu barik, ohean geratzen bazara, itzala nola mugitzen den nabari dezakezu; logela posizioz aldatzen dela dirudi.


    martes, 8 de octubre de 2013

    Mendian egiteko egurrezko txabola


    1.Egin behar dugun lanean garrantzitsuena estruktura basikoa da, lurzorua ukitzen duena eta etxea altzatuko duten bi zatiak bananduta egon beharko dira; beraz, klasean egindako oinarria zen sendoen geratu behar zena lotura elkartzutak eta zurrunak egiten:

     
    Zorua norbait edo zerbait gainean jarrita ez puxkatzeko erditik beste sostengu bat jarri dut; eta era berean beste zutabe bat bigarren solairua eta teilatua ez jausteko.
    2.Bigarren pausua, oinarria eraiki ostean, zutabe guztiak finkatzea izan da; bigaaren solairua eta teilatuaren estruktura baita ere.
     
    Perfilez ikusita bereizten da atea, sarrerako egonlekua eta bigarren solairua teilatuaren erorketarekin batera.
     3.Hurrengoa egin dudana, goiko parteko sorua eusteko eta sabaia eusteko estruktura amaitzea da.













     Horrela amaitutzat eman dut etxetxoaren estruktura nagursia.

    4.Azkeneko xehetasuna leiho bat egitea da, barruan argia egon  dadin, aldi berean, zorua jartzen hasi naiz.
     5.Orain dator denbora gehien eraman nauen zatia, barruko pareta egitea;
     teknika hau erabili dut gogortasun gehiago har dezan (kola barik eutsi egiten zen).

    6.Honen ondoren, barne osoa estali dut, beste aldeko erdia izan ezik.
     







    Aurreko aldea egiteko, atzekoaren berdin berdina egin dut; erdian bi egur lotzeko puzle bat bezala doitzeko moztu ditut. 













    7.Hau guztia eginda, kanpoko estalkia eta ganbarako zorua egiten hasi naiz.







    Aurretik eta albotik ikusita


















    Argazkihonetan bereizten da, ganbaran ez dagoela barne hormarik eta zulo bat dagoela bertara igotzeko.
    8.Azkenik nola geratu den erakutziko dizuet argazki hauen bitartez:

    Kanpoko bistak
















    Eta orain barnetik ikusita



    Dimentsioak:-Luzeera 20,5zm
                          -Zabalera 12zm
                          -Altuera{1.sarrera 11zm}eta{ganbara7,5zm leku garaienean}
                          -Eskala 1/20

    Hobekuntzak:
     Lehenik egin dudana, atearen zutabeak hobeto eutsita egoteko, behetik beste bi errefortzu jarri dizkiot:
    Horre gain, barutik espazio zabala egon ditzan, erdiko zutabea kendu diot eta egitura triangeluaar bat eraiki dut pisua alboetara eramateko. 
     

    Azkenik, fatxadan eta leihoan zeuden arrakalak estali egin ditut.









    Amaitzeko planoak marraztu behar izan ditut, norbaitek nahi badu, nire maketa egin dezan.