viernes, 18 de abril de 2014

Ondarreta etxe unifamiliarra

Azkeneko lana; Ondarretako etxe unifamiliarra 
Influentziak, proiektuaren hastapenak
   Oporretako lehenengo asterako, zenbait arkitektoen artean, bi aukeratu eta haien bi etxe edo eraikin aztertu behar izan ditugu. Horrela, eraikin horiek hobeto ulertzeko eta aldi berean haietatik ideaiak hartzeko ere.

   Aukeratu dudan lehen arkitektoa, Le Corbusier izan da eta bere eraikin famatua Villa Savoye. Hondartzaren ondoan dauden etxe asko bezala, sarrera altzatu izan dute itsasoaren gorakaden ondorioz ura etxean ez sartzeko; ni aldiz Le Corbuk egiten duen bezala, etxe osoa igo dut behean autoak aparkatzeko lekuak uzteko eta aldi berean espazio garden bat eratzeko. Uraren arazoa dela eta, autoak garage batean hondoratzen baditugu ura bertara errazago sartuko delako.

   Horrez gain, aldi berean, kapaz izan da etxean erdian terraza bat egiteko barne espazio positibo bat eratuz.

  



   Emandako arkitektoen artean, bigarren Tadao Ando izan da. Japoniarra denez, pentsatu dut bere eraikinak nolabaiteko transparentzia bat izango dutela, beraz, Langen Foundation museoko Japanraum deituriko eraikina ikusita bi azaleko bolumen bat egitea aproposa izango litzatekeela iruditu zait; lehenego kapa gure etxean, kanpotik babesten gaituen hesia izango da eta hurrengoa etxeko fatxada.









Horrela trantsizio barne espazio bat sortuz haien artean.

 Hala ere, beste lotura bat egon behar du fatxada eta hesiaren artean eta horretarako Schindlerren irudi edo marrazki batzuk lagungarri izan dira.



Teilatutik fatxadara doazen elementu bertikalak, fatxada konposatu egiten dutenak; luzatzen baditugu, hesiaren parte bilakatu daitezke bi azalen arteko erlazio zuzen bat eratuz.